jueves, 14 de mayo de 2009

OIARTZUNGO DATU OROKORRAK

Oiartzun , Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatuta dago.
Errenteria , Pasaia , Lezo , Irun , Lesaka eta Goizueta-rekin egiten du muga.
Oiartzunen bizi garenoi “oiartzuar” deitzen zaigu.
Mendiz inguratuta dago , beti ere Aiako harria irudi eta onarri duela.
Zabalera 59,48 km2
Biztanleria 9 846 biztanle
Biztanleri euskalduna % 76,6 = 7 542 inguru
Oiartzungo tontorrik altuenak 838 m. ditu.
Gipuzkoako bigarren herri handiena da.
Azken ehun urtetan biztanleria bikoiztu egin da.
Oiartzunek harro eusten die ohitura zaharrei, eta hau dela eta, ingurune naturalarekin ezin hobeto konpontzen da.
Gure herriaz gozatzeko modu bat herrigune historikotik paseatzea da. Arditurriko bidegorrian barrena egiten den ibilbideak paisaia ugari ikusteko aukera ematen du eta ihes egiteko eta lasai egoteko leku aparta da.

Alaitz Iriarte – Elurtza Mitxelena – Janire Tello eta Maddi Vélez

OIARTZUN IBAIA













Oiartzun ibaia Gipuzkoako ibairik motzena da.
Gipuzkoaren ekialdean kokatua dago.
Arroak 82,27 km. -ko eremua hartzen du. Ibaiaren luzera 16,6 km.-koa da eta. Urek altuera asko jeisten dute distantzia gutxian.
Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaia herriak zeharkatzen ditu Oiartzun ibaiak.
Orain dela 380 miloi bat urte hasi zen eratzen. Euskal Herriko bailara zaharrenetakoa dela esan daiteke.



Erorketa malda % 4,5 -ekoa da batazbeste. Aiako Harrian du maldarik handienak. Goikaldeko harana oso estua eta V itxurakoa da. Erdialdeko ibilgua leunagoa da eta uholde harana eratzera iristen da. Behe ibilguan berriz, Pasaiako senaia dugu, gaur egungo portua.

Imanol Arin – Nahikari Olaizola – Iñigo Sarasti – Naroa Zabaleta

UDAL ORDEZKARI BATI ELKARRIZKETA


Gure herria nolakoa den prestatzen ari gara propaganda pixka bat eginez. Udal ordezkari galdera batzuk egin dizkiogu Oiartzungo azken berriak jasotzeko eta datozen urteetarako dituzuen proiektuak ezagutzeko.

Zuretzat,oiartzuar bezala, zer da Oiartzunen azken urte hauetan gehien aldatu dena ?
Paisajea ,etxe gehiago daude, bestalde, bizitzeko era da gehien aldatu dena.
Oiartzungo biztanleria azken urte hauetan asko igo omen da. Badakizu zergatik izan den?
Hazkuntza %1ekoa izan da da,umeak edukitzera animatu da jendea azkeneko 15 urtetan
Kanpotar bat gure herrira etorriko balitz nora bidaliko zenuke ? Zein da Oiartzunek duen berezitasunik handiena ?


Eguraldi ona eginez gero Pikoketara, Aiako Harria ikustera.
Oiartzunen, Ugaldetxo- Arragua aldean errepide eta obra asko egiten ari dira. Ez da herria asko itsusitzen ari?
Errepideak gutxiago erabili behar dira,hala ere errepideak beharrezkoak dira herrian.
Zein da zure ustez Oiartzunek duen akatsik handiena ?
Zure bizitza eta natura zaintzen badugu ez dago akats edo failo handirik.
Etorkizunean nola ikusten duzu Oiartzun ?
Oiartzun etorkizunean ongi ikusten dut, fabrika asko daude, hauek lana ematen dute eta natura ere mantentzen saiatuko gara .
Ainhoa Mez. De Madina – Tamara Jordao – Ylenia Moro – Naila Vicente

OIARTZUNGO HISTORIA

Oiartzun ez da beti izan gaur egun den bezalakoa .
Lurralde berean sartzen ziren Irun, Hondarribia, Lezo, Pasaia, Oiartzun, Errenteria eta Donostia.
Badakigu Kristo aurretik Oiartzungo lurraldean gizakiak bizi zirela aurre historiako arrasto ugari utzi zizkigutelako: Cromlechak, kobazuloetan aztarnak,...
Erromatarrak, I mendetik III mende bitartean ibili ziren lur hauetan. Hau dakigu haraneko zenbait lekuetan egindako meategi lanak garrantzitsuak izan zirelako. Erromatarrek Vaskonia izena eman zieten lur hauei.
IX. mendean Vaskonia Erresuma sortu zen eta Oiartzun Harana horren barne. Sancho III Handiak, Erresuma zatitu egin zuen eta horrela sortu ziren Araba Konderria, Bizkaia Jaurerria, eta Guipuzkoa probintzia. Oiartzun azken honen barruan geratu zen ,
XII. mendean gure haraneko izena lehen aldiz idatzia ageri da.
XVI. mende amaieran , Haraneko udal ,Barrutia gaur egun ezagutzen den eran behin betirako mugatua geratu zen.

Natalia Fernández - Maialen Iriarte – Hireder Prieto – Maialen Soto

miércoles, 13 de mayo de 2009

OIELEKU




Oieleku, Oiartzunen, Aiako Harria parke naturalean dago.
Naturaz, historiaz gozatzeko eta lasai-lasai ibiltzeko aukera ematen duen lekua da.
Oiartzunen guztira 57 monumentu megalitiko ugari daude Ikusgarrienak Oielekuko cromlechak dira. Cromlechak, 10 m. diametroko zirkulua osatzen duten birilean ezarritako harriak.
Cromlech-en ondoan atseden leku polit bat dago . Iturri bat dauka. Pagoen artean dago eta oso lasaia da.
Oielekuko pagadia kondairaz jositako baso itxia da.
Pagoen egurra oso preziatua da ikatza egiteko.
Sistema tradizional bati jarraituz pago enborrak elkarren gainean jarrita, txondorra osatzen zuen ikazkinak. Jarraian, txondorra lurrez eta goroldioz ondo estaliz barruan txingarraz ezartzen zituen.
Arrate Lasa – Carla García – Lian Rivero – Axel Tovar

jueves, 26 de marzo de 2009

AIAKO HARRIA




















Aiako Harria Gipuzkoako mendirik zaharrena da eta beste mendiak ez bezala granitozkoa da.
Mendi hau Oiartzun, Irun, Lesaka (Nafarroa) artean kokatuta dago, eta Aiako Harriaren natura parkearen barnean.
Natura Parkeak 6913 km karratuko zabalera du.
Parke naturalak udalerri hauek hartzen ditu: Donostia, Oiartzun, Irun, Errenteria eta Hernani.
Parkea, Aiako Harriaz gain mendi hauek ere osatzen dute:Zaria, Buinanagirre, Bianditz, Errenga, Irupagoeta, Erlaitz, Pagogaña, Urdaburu eta Aldura.
Bista izugarriak eskeintzen dituelako eta natura eta kultura aldetik oso aberatsa delako deklaratu zuten Parke Naturala 1995ean.


Parke Naturalaz gozatzeko 15 ibilbide desberdin daude.
Mendizaleak eta naturazaleak asko gozatuko dute Parke Naturalean.

Mikel Altuna – Ibon Labaka – Iker Salvador – Iker Zapirain

viernes, 13 de marzo de 2009

PERTSONAIA OSPETSUAK





















SEBASTIAN MENDIBURU (1708-1782): Idazle eta apaiza.



MANUEL LEKUONA (1894–1987): Idazle, apaiza eta historialaria.

JON OÑATIBIA (1911–1979): Idazle, musikari eta politikaria. Bere bizi guztian saiatu zen bere herri maitearen ohitura ona eta kultura zabaltzen.

PEDRO BERRONDO (1919-2002): Idazle, itzultzaile (Cervantesen Don Kixote Mantxako elaberria euskaratu zuen) eta apaiza.



JUAN MARI LEKUONA (1927-2005): Idazle eta apaiza.


 JULEN LEKUONA (1938-2003):)Euskal abeslaria eta idazlea izan zen.Gitarra eskuetan harturik kantu zirraragarriak konposatu zituen. Hil ondoren omenaldi disko bat egin zioten hainbat kantari eta taldek.

TXOMIN PERURENA (1943-) Txirrindularia..

MIGUEL MARI LASA (1947-) Txirrindularia





XABIER LETE (1944-): Gazterik hasi zen idazten. Poeta eta abeslaria.










PELLO AÑORGA (1956-): Idazlea.

ANTTON VALVERDE: Gazterik hasi zen idazten.
Lizardi poesiei eta Txirritaren bertsoei ahotsa jarri zien.




ALAITZ ETA MAIDER: 1989 urtean, hamalau urte zituztela, Alaitz Telletxea (trikitixa) eta Maider Zabalegi (panderoa) oiartzuarrak txapelketetan parte hartzen hasi ziren. 1997 urtean lehen diskoa kaleratu zuten.

Egileak: Uxue Legorburu, Larraitz Rodriguez eta Erika Oyarzabal