jueves, 12 de marzo de 2009

ARDITURRIKO MEATEGIAK













KOKAPENA

Arditurriko meategiak, Ergoien auzoan, Aiako Harria Natur parkean, Arditurriko errekaren ondoan daude.

MENDEETAN ABERASTASUN ITURRI

I. eta. II. mendean egon ziren erromatarrak bertan lanean. Erromatarrek galena zilarduna ateratzen zuten.

Erdi aroan burdina atera zuten.

Zenbait mendetan jarduerarik gabe egon zen, XVIII. mendearen amaieran Oiartzungo Sein familia berriro ustiatzeaz arduratu zen arte zilarra eta beruna ateratzeko.

Duela gutxi arte beste hamaika mineral (zinka, fluorita) erauzi izan ziren.

1984an, meategitik mineralak ateratzeari utzi zioten.
















ATERATAKO MINERALAREKIN ZER?

Ateratako zilarra Erromara eramateko itsasoratu egin behar zen, eta Arditurri Pasaiako portuarekin lotuta zegoela uste da; baina arrastorik ez da aurkitu oraingoz. Irunen bai, Oiasso edo Oarso izeneko hiri bat bazen han, eta kaiaren arrastoak agertu dira.

Erdi Aroko burdina Oiartzungo bailaran hain ugari ziren burdinoletan eraldatzen zen. XX. mendean, burdina Pasaiako porturaino garraiatzeko trenbidea eraiki zuten (Bidegorria).

ZE SAKONERA ARTE IRITSI ZIREN

Kalkulatzen da 50 metro behera egin zutela. Ingeniari batek, esaten du 15 kilometro erromatar galeria daudela, eta orain arte egindako prospekzio lanetan 3 kilometro inguru ezagutu dira.

ERROMATARREN AZTARNAK

Burdinazko pikotxarekin egindako arrastoak. Izan ere, erromatarrek pikotxarekin leuntzen zituzten meategiaren hormak .

Hormetan koska txiki batzuk daude argi – kriseiluak jartzeko erabiltzen zituztenak .

Pasabidea egiteko erabili zituzten suen hondarrak aurkitu dituzte.

Erromatarrek, drainatze-sistema bereziak zituzten (zuloak lehor mantentzeko).

Galerien gangak (minerala kenduta geratzen dena)

INTERPETAZIO ZENTROA

Meategiko sarreran dago. Arditurriko Meategiak hartzen duen Aiako Harria Parke Naturaleko ondarea, kultura eta natura ezagutarazten ditu.

Lau bisitaldi mota ezberdin egin daitezke:

Ohiko bisitaldian (Interpretazio zentroa eta 200 m-ko meazuloa)

Arditurriko bisitaldi arkeologikoa (beste 600 m gehiagotara)

Tren berdea + Arditurri

Tren berdea + Arditurri + museoa

Egileak: YON, ANITZ, MADDI ETA SARA

No hay comentarios:

Publicar un comentario