jueves, 12 de marzo de 2009

BISITATZEKO LEKUAK

Oiarzungo historia, monumentuak, natura eta gure bazter zoragarriak hobeto ezagutzeko aukera emango dizuegu. Atsedena eta aisialdirako aukera batzuk ere izango dituzue.

NOLA IRITSI OIARTZUNERA:
. Autobusez: Donostiatik Oiartzunera ibilbidean hainbat geldialdi eginda.
• Eusko trenez: geldialdia Oiartzungo Arragua auzoan.
• Errepidez: A-8:13.Irteera.
N-1

TURISMO BULEGOA
Manuel Lekuona liburutegia. tel:943494521

NATURAKO-BAZTERRAK
Aiako Harria: Oiartzungo haran osoa bere azpian duen 800 metroko harritzarra.
Artikutza: baso hostotsuen parkea da eta oinez zein bizikletaz gozatzeko gune aproposa.
Oianleku: Oiartzungo mendi kateetan sakabanatuta dauden 57 monumentu megalitikoen artean bereziki aipatu behar dira Oianlekuko harrespilak.
Aritxulegi: Hemen, Arritxulo mendi aterpea dugu inguru paregabean.
Arditurriko meategia: erromatar galeriak ikusgai daude.

BISITATZEKO MONUMENTOAK
• San Esteban eliza: XVI. Mendeko eliza gotikoa.
• San Juan Bataiatzailearen basilika, egun Udal Liburutegia
• Udaletxea: 1678an eraikia.
• Kastroko iturria
• Arpidene Oinetxea
• Ozentzioko Ermita
• Iturriotzeko Dorretxea

PARKEAK ETA FRONTOIAK
 Ibargain parkea: Elizalde auzoan dago; zuhaitz mota asko ditu.
 Etxabenea parkea: Elizalden dago; landare bereziak ditu.
 Aita Mendiburu parkea: Elizalden; Mendibururen eskultura du; gaur egun obretan.
 Errebote frontoia: Azkeneko urteetan berritutakoa.
 Madalensoro frontoia: frontoi estalia.
 Kontsejupeko frontoia.












MUSEOAK
o Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren inguruko agirien eta ikerketa gunea. 400 musika tresna erakusgai ere badu.
o Luberri: Oiartzungo eta Euskal Herriko Geologiaren Historiaren ikasgunea.
































AISIALDIA
- Bidegorria: Arditurriko meategietako trenbidearen bidea erabiliz eraikitako bidea. Bizikletaz edo oinez soilik egin daiteke. Ibilbide honek paisaia anitz ikusteko aukera ematen du eta ihes egiteko eta lasaitzeko leku aparta da.
- Tren berdea: ibilbide turistikoa Oiartzunen barrena.
- Elorsoroko termak: Elorsoro kiroldegian daude.


Aitzuri Noble - Xabier Olaizola - Aitziber Tellechea - Ane labaka

No hay comentarios:

Publicar un comentario