miércoles, 11 de marzo de 2009

ONDARE ARTISTIKOA

















HIRIGUNE HISTORIKOA

Oiartzungo erdiguneak XVI .eta XVII. mendeetako hainbat monumentu biltzen du.

UDALETXEA
Herriko enparantzan, udaletxea eta honen azpian pilotalekua ikus ditzakegu.
Harlanduzko harriz egina. Fatxadan, bailarako bi armarri mantentzen ditu. Nicolas de Zumetak 1678an eraikitako erainkuntza da.

KASTROKO ITURRIA
San Esteban enparantzan. Aspaldi, 1 195. urtean eraikitako iturri handi bat da.





















SAN ESTEBAN PARROKIA
Erainkuntza zaharra, Done Eztebe martiri nagusiaren abdokaziopean. Eliz-barne handia du eta artelan garrantzitsuak. Gerrateetan izandako sute eta ondorengo berrikuntzen ondorioz zail bihurtzen da molde arkitektoniko jakinean sartzea eta adina zehaztea.Gaur egun duen itxuraren obrak Juan de Sarobe maisu oiartzuarrak 1 548an hasi eta Pedro de Zalduak 1 605ean bukatuak izan ziren.

MANUEL LEKUONA BIBLIOTEKA
XVI. mendeko eraikina: Kapila eta Ospitalea. Biek bat egiten dute estalki beraren azpian.

SAN JUAN KAPILA
XVI. mendeko eraikina da eta bi helbururekin eraiki zuten: alde batetik
Basilika izateko, baina bestetik, Ospitale Santu izateko.
Juanes de Arbide oiartzuarraren, ”indianoa” diru-ekarpenari esker eraiki
zuten.

Oiartzungo erdigunetik kanpo, Iturriotzeko auzoan, honako eraikuntzak daude:















ITURRIOTZ DORRETXEA
Iturriotz auzoko eraikinik zaharrena da, XIVmendekoa. Erdi Aroko dorreen adiarazgarri zoragarria da; bi fatxada nagusietan oso aldaketa gutxi izan ditu.





















OZENTZIOKO ERMITA
Herri arkitekturan oinarritutako estiloa duen eraikina, landa lurretan kokatuta. Denbora gutxiz erabili izan zen eta ondoren guztiz ahaztua egon da orain gutxi arte, herriak berritu duen arte.



Ekain Etxeberria - Itoitz Etxenagusia - Nerea Aranburu - Maria Aguilar

No hay comentarios:

Publicar un comentario