miércoles, 11 de marzo de 2009

FOLKLORE, TRADIZIOAK ETA FESTA NAGUSIAK



















SAN ANTON (Urtarrilak 17)
Urtero, hurrengo igandean, San Antonen erromeria egiten da eta Lesakako, Berako, Irungo eta Oiartzungo bizilagunak ermitara joaten dira, haien zaindaria ohoratzeko. Kanpoan, hamaiketakoak alaitzeko trikitixa izaten da.
• SANTA AGEDA BEZPERA (Otsailak 4)
Makilak eskuan hartuta, Santa Agedaren koplak abesten dira herrian zehar.



• INAUTERIAK (Ihoteak jaia)
Intxixuen berpiztea azken urteetako inauterietan izan duten protagonismoari esker izan da: larunbatean, suaren inguruan, dantza eta musikaz Intxixuen etorrera ospatzen da herriko plazan. Intxixuak Oiartzungo bertako pertsonaia legendarioak dira.
Intxixuari buruz esaten da: azal beltzarana, bizarduna eta gorputz iletsua duela eta oso indartsua dela. Indarra, ordea, gauez bakarrik omen du.
Izaki hauek gizakiak eraikitako zibilizazioaren kanpo bizi dira, Arditurriko Katatxulo kobazuloan, diotenez.
Kromlechak eraiki omen zituzten. Lamiekin erlazionatu ohi dira.
• ASTE SANTUA
Ostiral Santuan, Gurutz-bidea egiten da Urkabe mendian. Pazku larunbatean kardakiari su eman eta bedeinkatu egiten da: neska-mutilek errautsak etxez etxe banatzen dituzte zenbait emaitza jasoz.
• SAN MARKOS ( Apirilak 25)
Atauntsiek beren besoetakoei arrautzen opila oparitzeko ohitura.

• SAN ISIDRO (Maiatzak 15)
Baserritarren eguna: meza entzun ondoren, baserritarrek bazkariak egiteko ohitura dute.




















• SAN JUAN BEZPERA ( Ekainak 23)
Ohizko suak.














• SAN ESTEBAN JAIAK (Abuztuaren 2tik 6ra)
Herriko jaiak.
• SAN AGUSTIN (Abuztuak 28)
Artikutzan erromeria.












• SAN NIKOLAS BEZPERA (Abenduak 5)
San Nikolasen koplak abestuz, haurrak herrian zehar ibiltzen dira ordainetan pikoak, intxaurrak, gailetak, mandarinak… jasoz.

• SANTO TOMASEKO TXERRI FESTA (Abenduaren 3. igandea)
Animalia erakusketa, artesautza, taloa, txerriaren zozketa…
• OLENTZERO EGUNA (Abenduak 24)
Herrian erroturik dagoen jaia. Koadrila handiak ibiltzen dira abesten auzo guztietan.





















• URTE ZAHARRA (Abenduak 31)
Ohizko izaten da, “Dios te salve” koplak abestuz ibiltzea.

Imanol, Xabier eta Leire, LH4 B taldekoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario