miércoles, 11 de marzo de 2009

OIARTZUN eta bere ESKUALDEA


















OARSOALDEKO ESKUALDEA “MEREZI DU”


Aiako Harriaren bizkarrean, Pasaiako Badian zehar itsasoari begira San Markos gotorlekua babestuta, hor dago Oarsoaldeako eskualdea.

Oiartzun ibaia zeharkatzen dituen lau udalerri: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia; horiek eskualdea eratzen dute.

Oarsoaldea osatzen duten udalerrien hiriguneak Erdi Arokoak dira.



















LEZO

Pasaiako Badiaren ondoan, eta Jaizkibel mendiaren itzaletan, Lezoko unibertsitatea dago. Jaizkibel mendiak Kantauri itsasertzeko mendirik garaiena da. Betiere portuaren jarduerarekin zerikusia izan du.

ERRENTERIA

Donostiatik 7 km-tara dago eta Oiartzundik 3km-tara. 40 000 biztanle inguru dauzka. Erdialdea eta alde zaharra izan ezik, auzo gehienak goiko aldeetan aurkitzen dira. Industriak eta zerbitzuak garrantzi handia dute. San Markos gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago; zalantzarik gabe, Oarsoaldeako behatoki nagusia da.

OIARTZUN

Oiartzun Gipuzkoako Ipar–Ekialdean kokaturik dago. Oiartzun ibaiaren eskuin ertzean kokatzen da. Gipuzkoako herri handienetakoa da. Azalera erdia mendiek osatzen dute. Herrigune nagusiena Elizalde da eta honen inguruan beste zazpi auzo kokatzen dira.

9 000 biztanle inguru ditu. Euskararen ezagupenaren datuen arabera, Oiartzun herri euskalduna dela esan dezakegu. Nekazaritza eta artzainak garrantzi handia izan dute, baina gaur egun industria eta zerbitzuak nagusitu dira.

Udalerria ezagutzeko modu desberdina “Arditurriko bidegorria” oinezkoentzako bidea da.


















PASAIA

Pasaia portuaren inguruan sortutako udalerria da eta lau barrutitan zatitua dago: Pasai Antxo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Trintxerpe.

Kultur ibilbideak egiteko Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko barrutietan barneratuko gara. 16 000 biztanle inguru dauzka. Portuak garrantzi handia du. Donibane eta San Pedro arrantzaleen hiriguneak dira.

Egileak:Udane Zabarte, Naiara Nieva, Unai Maya eta Lander Cuesta


No hay comentarios:

Publicar un comentario