Aiako Harria Gipuzkoako mendirik zaharrena da eta beste mendiak ez bezala granitozkoa da. Mendi hau Oiartzun, Irun, Lesaka (Nafarroa) artean kokatuta dago, eta Aiako Harriaren natura parkearen barnean. Natura Parkeak 6913 km karratuko zabalera du. Parke naturalak udalerri hauek hartzen ditu: Donostia, Oiartzun, Irun, Errenteria eta Hernani. Parkea, Aiako Harriaz gain mendi hauek ere osatzen dute:Zaria, Buinanagirre, Bianditz, Errenga, Irupagoeta, Erlaitz, Pagogaña, Urdaburu eta Aldura. Bista izugarriak eskeintzen dituelako eta natura eta kultura aldetik oso aberatsa delako deklaratu zuten Parke Naturala 1995ean.
Parke Naturalaz gozatzeko 15 ibilbide desberdin daude. Mendizaleak eta naturazaleak asko gozatuko dute Parke Naturalean.
Mikel Altuna – Ibon Labaka – Iker Salvador – Iker Zapirain
SEBASTIAN MENDIBURU (1708-1782): Idazle eta apaiza.
MANUEL LEKUONA (1894–1987): Idazle, apaiza eta historialaria.
JON OÑATIBIA (1911–1979): Idazle, musikari eta politikaria. Bere bizi guztian saiatu zen bere herri maitearen ohitura ona eta kultura zabaltzen.
PEDRO BERRONDO (1919-2002): Idazle, itzultzaile (Cervantesen Don Kixote Mantxako elaberria euskaratu zuen) eta apaiza.
JUAN MARI LEKUONA (1927-2005): Idazle eta apaiza.
JULEN LEKUONA (1938-2003):)Euskal abeslaria eta idazlea izan zen.Gitarra eskuetan harturik kantu zirraragarriak konposatu zituen. Hil ondoren omenaldi disko bat egin zioten hainbat kantari eta taldek.
TXOMIN PERURENA (1943-) Txirrindularia..
MIGUEL MARI LASA (1947-) Txirrindularia
XABIER LETE (1944-): Gazterik hasi zen idazten. Poeta eta abeslaria.
PELLO AÑORGA (1956-): Idazlea.
ANTTON VALVERDE: Gazterik hasi zen idazten. Lizardi poesiei eta Txirritaren bertsoei ahotsa jarri zien.
ALAITZ ETA MAIDER: 1989 urtean, hamalau urte zituztela, Alaitz Telletxea (trikitixa) eta Maider Zabalegi (panderoa) oiartzuarrak txapelketetan parte hartzen hasi ziren. 1997 urtean lehen diskoa kaleratu zuten.
Egileak: Uxue Legorburu, Larraitz Rodriguez eta Erika Oyarzabal
Arditurriko meategiak, Ergoien auzoan, Aiako Harria Natur parkean, Arditurriko errekaren ondoan daude.
MENDEETAN ABERASTASUN ITURRI
I. eta. II. mendean egon ziren erromatarrak bertan lanean. Erromatarrek galena zilarduna ateratzen zuten.
Erdi aroan burdina atera zuten.
Zenbait mendetan jarduerarik gabe egon zen, XVIII. mendearen amaieran Oiartzungo Sein familia berriro ustiatzeaz arduratu zen arte zilarra eta beruna ateratzeko.
Duela gutxi arte beste hamaika mineral (zinka, fluorita) erauzi izan ziren.
1984an, meategitik mineralak ateratzeari utzi zioten.
ATERATAKO MINERALAREKIN ZER?
Ateratako zilarra Erromara eramateko itsasoratu egin behar zen, eta ArditurriPasaiako portuarekin lotuta zegoela uste da; baina arrastorik ez da aurkitu oraingoz. Irunen bai, Oiasso edo Oarso izeneko hiri bat bazen han, eta kaiaren arrastoak agertu dira.
Erdi Aroko burdina Oiartzungo bailaran hain ugari ziren burdinoletan eraldatzen zen. XX. mendean, burdina Pasaiako porturaino garraiatzeko trenbidea eraiki zuten (Bidegorria).
ZE SAKONERA ARTE IRITSI ZIREN
Kalkulatzen da 50 metro behera egin zutela. Ingeniari batek, esaten du 15 kilometro erromatar galeria daudela, eta orain arte egindako prospekzio lanetan3 kilometro inguru ezagutu dira.
ERROMATARREN AZTARNAK
Burdinazko pikotxarekin egindako arrastoak. Izan ere, erromatarrek pikotxarekin leuntzen zituzten meategiaren hormak .
Hormetan koska txiki batzuk daudeargi – kriseiluak jartzeko erabiltzen zituztenak .
Pasabidea egiteko erabili zituzten suenhondarrak aurkitu dituzte.
Erromatarrek, drainatze-sistema bereziak zituzten (zuloak lehor mantentzeko).
Galerien gangak (minerala kenduta geratzen dena)
INTERPETAZIO ZENTROA
Meategiko sarreran dago. Arditurriko Meategiak hartzen duen Aiako Harria Parke Naturaleko ondarea, kultura eta natura ezagutarazten ditu.
Lau bisitaldi mota ezberdin egin daitezke:
Ohiko bisitaldian (Interpretazio zentroa eta 200 m-ko meazuloa)
Arditurriko bisitaldiarkeologikoa (beste 600 m gehiagotara)
Oiarzungo historia, monumentuak, natura eta gure bazter zoragarriak hobeto ezagutzeko aukera emango dizuegu. Atsedena eta aisialdirako aukera batzuk ere izango dituzue.
NOLA IRITSI OIARTZUNERA: . Autobusez: Donostiatik Oiartzunera ibilbidean hainbat geldialdi eginda. • Eusko trenez: geldialdia Oiartzungo Arragua auzoan. • Errepidez: A-8:13.Irteera. N-1
TURISMO BULEGOA Manuel Lekuona liburutegia. tel:943494521
NATURAKO-BAZTERRAK Aiako Harria: Oiartzungo haran osoa bere azpian duen 800 metroko harritzarra. Artikutza: baso hostotsuen parkea da eta oinez zein bizikletaz gozatzeko gune aproposa. Oianleku: Oiartzungo mendi kateetan sakabanatuta dauden 57 monumentu megalitikoen artean bereziki aipatu behar dira Oianlekuko harrespilak. Aritxulegi: Hemen, Arritxulo mendi aterpea dugu inguru paregabean. Arditurriko meategia: erromatar galeriak ikusgai daude.
BISITATZEKO MONUMENTOAK • San Esteban eliza: XVI. Mendeko eliza gotikoa. • San Juan Bataiatzailearen basilika, egun Udal Liburutegia • Udaletxea: 1678an eraikia. • Kastroko iturria • Arpidene Oinetxea • Ozentzioko Ermita • Iturriotzeko Dorretxea
PARKEAK ETA FRONTOIAK Ibargain parkea: Elizalde auzoan dago; zuhaitz mota asko ditu. Etxabenea parkea: Elizalden dago; landare bereziak ditu. Aita Mendiburu parkea: Elizalden; Mendibururen eskultura du; gaur egun obretan. Errebote frontoia: Azkeneko urteetan berritutakoa. Madalensoro frontoia: frontoi estalia. Kontsejupeko frontoia.
MUSEOAK o Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren inguruko agirien eta ikerketa gunea. 400 musika tresna erakusgai ere badu. o Luberri: Oiartzungo eta Euskal Herriko Geologiaren Historiaren ikasgunea.
AISIALDIA - Bidegorria: Arditurriko meategietako trenbidearen bidea erabiliz eraikitako bidea. Bizikletaz edo oinez soilik egin daiteke. Ibilbide honek paisaia anitz ikusteko aukera ematen du eta ihes egiteko eta lasaitzeko leku aparta da. - Tren berdea: ibilbide turistikoa Oiartzunen barrena. - Elorsoroko termak: Elorsoro kiroldegian daude.
HIRIGUNE HISTORIKOA Oiartzungo erdiguneak XVI .eta XVII. mendeetako hainbat monumentu biltzen du.
UDALETXEA Herriko enparantzan, udaletxea eta honen azpian pilotalekua ikus ditzakegu. Harlanduzko harriz egina. Fatxadan, bailarako bi armarri mantentzen ditu. Nicolas de Zumetak 1678an eraikitako erainkuntza da.
KASTROKO ITURRIA San Esteban enparantzan. Aspaldi, 1 195. urtean eraikitako iturri handi bat da.
SAN ESTEBAN PARROKIA Erainkuntza zaharra, Done Eztebe martiri nagusiaren abdokaziopean. Eliz-barne handia du eta artelan garrantzitsuak. Gerrateetan izandako sute eta ondorengo berrikuntzen ondorioz zail bihurtzen da molde arkitektoniko jakinean sartzea eta adina zehaztea.Gaur egun duen itxuraren obrak Juan de Sarobe maisu oiartzuarrak 1 548an hasi eta Pedro de Zalduak 1 605ean bukatuak izan ziren.
MANUEL LEKUONA BIBLIOTEKA XVI. mendeko eraikina: Kapila eta Ospitalea. Biek bat egiten dute estalki beraren azpian.
SAN JUAN KAPILA XVI. mendeko eraikina da eta bi helbururekin eraiki zuten: alde batetik Basilika izateko, baina bestetik, Ospitale Santu izateko. Juanes de Arbide oiartzuarraren, ”indianoa” diru-ekarpenari esker eraiki zuten.
Oiartzungo erdigunetik kanpo, Iturriotzeko auzoan, honako eraikuntzak daude:
ITURRIOTZ DORRETXEA Iturriotz auzoko eraikinik zaharrena da, XIVmendekoa. Erdi Aroko dorreen adiarazgarri zoragarria da; bi fatxada nagusietan oso aldaketa gutxi izan ditu.
OZENTZIOKOERMITA Herri arkitekturan oinarritutako estiloa duen eraikina, landa lurretan kokatuta. Denbora gutxiz erabili izan zen eta ondoren guztiz ahaztua egon da orain gutxi arte, herriak berritu duen arte.
• SAN ANTON (Urtarrilak 17) Urtero, hurrengo igandean, San Antonen erromeria egiten da eta Lesakako, Berako, Irungo eta Oiartzungo bizilagunak ermitara joaten dira, haien zaindaria ohoratzeko. Kanpoan, hamaiketakoak alaitzeko trikitixa izaten da. • SANTA AGEDA BEZPERA (Otsailak 4) Makilak eskuan hartuta, Santa Agedaren koplak abesten dira herrian zehar.
• INAUTERIAK (Ihoteak jaia) Intxixuen berpiztea azken urteetako inauterietan izan duten protagonismoari esker izan da: larunbatean, suaren inguruan, dantza eta musikaz Intxixuen etorrera ospatzen da herriko plazan. Intxixuak Oiartzungo bertako pertsonaia legendarioak dira. Intxixuari buruz esaten da: azal beltzarana, bizarduna eta gorputz iletsua duela eta oso indartsua dela. Indarra, ordea, gauez bakarrik omen du. Izaki hauek gizakiak eraikitako zibilizazioaren kanpo bizi dira, Arditurriko Katatxulo kobazuloan, diotenez. Kromlechak eraiki omen zituzten. Lamiekin erlazionatu ohi dira. • ASTE SANTUA Ostiral Santuan, Gurutz-bidea egiten da Urkabe mendian. Pazku larunbatean kardakiari su eman eta bedeinkatu egiten da: neska-mutilek errautsak etxez etxe banatzen dituzte zenbait emaitza jasoz. • SAN MARKOS ( Apirilak 25) Atauntsiek beren besoetakoei arrautzen opila oparitzeko ohitura.
• SAN ISIDRO (Maiatzak 15) Baserritarren eguna: meza entzun ondoren, baserritarrek bazkariak egiteko ohitura dute.
• SAN JUAN BEZPERA ( Ekainak 23) Ohizko suak.
• SAN ESTEBAN JAIAK (Abuztuaren 2tik 6ra) Herriko jaiak. • SAN AGUSTIN (Abuztuak 28) Artikutzan erromeria.
• SAN NIKOLAS BEZPERA (Abenduak 5) San Nikolasen koplak abestuz, haurrak herrian zehar ibiltzen dira ordainetan pikoak, intxaurrak, gailetak, mandarinak… jasoz.
• SANTO TOMASEKO TXERRI FESTA (Abenduaren 3. igandea) Animalia erakusketa, artesautza, taloa, txerriaren zozketa… • OLENTZERO EGUNA (Abenduak 24) Herrian erroturik dagoen jaia. Koadrila handiak ibiltzen dira abesten auzo guztietan.
• URTE ZAHARRA (Abenduak 31) Ohizko izaten da, “Dios te salve” koplak abestuz ibiltzea.
AiakoHarriaren bizkarrean, Pasaiako Badian zehar itsasoari begira San Markos gotorlekua babestuta, hor dago Oarsoaldeako eskualdea.
Oiartzun ibaia zeharkatzen dituen lau udalerri: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia; horiek eskualdea eratzen dute.
Oarsoaldea osatzen duten udalerrien hiriguneak Erdi Arokoak dira.
LEZO
Pasaiako Badiaren ondoan, eta Jaizkibel mendiaren itzaletan, Lezoko unibertsitatea dago. Jaizkibel mendiak Kantauri itsasertzeko mendirik garaiena da. Betiere portuaren jarduerarekin zerikusia izan du.
ERRENTERIA
Donostiatik 7 km-tara dago eta Oiartzundik 3km-tara. 40 000 biztanle inguru dauzka. Erdialdea eta alde zaharra izan ezik, auzo gehienak goiko aldeetan aurkitzen dira. Industriak eta zerbitzuak garrantzi handia dute. San Markos gotorlekua pribilegiozkotokian kokatuta dago; zalantzarik gabe, Oarsoaldeako behatoki nagusia da.
OIARTZUN
Oiartzun Gipuzkoako Ipar–Ekialdean kokaturik dago. Oiartzun ibaiaren eskuin ertzean kokatzen da. Gipuzkoako herri handienetakoa da. Azalera erdia mendiek osatzen dute. Herrigune nagusiena Elizalde da eta honen inguruan beste zazpi auzo kokatzen dira.
9 000 biztanle inguru ditu. Euskararen ezagupenaren datuen arabera, Oiartzun herri euskalduna dela esan dezakegu. Nekazaritza eta artzainak garrantzi handia izan dute, baina gaur egun industria eta zerbitzuak nagusitu dira.
Udalerria ezagutzeko modu desberdina “Arditurriko bidegorria” oinezkoentzako bidea da.
PASAIA
Pasaia portuaren inguruan sortutako udalerria da eta lau barrutitan zatitua dago: Pasai Antxo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Trintxerpe.
Kultur ibilbideak egiteko Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko barrutietan barneratuko gara. 16 000 biztanle inguru dauzka. Portuak garrantzi handia du. Donibane eta San Pedro arrantzaleen hiriguneak dira.
Egileak:Udane Zabarte, Naiara Nieva, Unai Maya eta Lander Cuesta